XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

43) OÑATI-LANDARRAITZ: 18km, 2or.30, desn.600m, Zaila, gainean joateko gai %96

Zirkuitu motz baina gogor hau, Gipuzkoako mendien gain ikus daitekeen panoramarik ederrenetarikoa eskeintzeko aproposa den mazizoan barrena garatzen da.

Eskualdeko punturik gorena den Aizkorriko Mendizerrako murrua antzemango dugu bereziki, hala nola Arrasate eta Durangoko mendimultzo ikusgarriak (Udalaitz eta Anboto batipat).

Igoera ordekaz ordeka egingo dugu, gaur egun oraindik ere zainduta dagoen bide zahar batetik; Garibairako jaitsierari dagokionez, bilatu genuen guk porlanezko pista momentu batean ere ez ukitzeko modua, baserrien ingurutik kanpo dagoen gandorrari jarraituz.